- Euskera
- Ingelesa
- Frantsesa
- Erdera
2008. urtean ere bidaiatxo bat egin dut bainan aldi huntan Europan gelditzea erabaki dut.
Helburua : Baltikoak (Lituania, Letonia, Estonia). 10 000 km 3 astez.
Uztaila hasieran abiatu naiz (bakarrik aldi huntan ere) eta Bartzelonan egun batzuk igaro ondoren -B52's talde mitikoaren kontzertua ikusteko- Frantzia ta Alemania bi egunez trebeskatu ta Poloniako hiriburuan hasi da benetan bidaia. 3 astez, Baltiko ia osotik pasatu naiz. Bidai oso polita, leku eder ta lasaiekin (beste herri turistikoekin konparatuz) ta berezitasun interesgarri batekin : Eskandinabiar eta Errusiar bizimoduen arteko nahasketa aurkitu dut herrialde horietan (bien artean bait dira). Beraz, Eskandinabia eta Errusia ez baduzue ezagutzen, Baltikoak bisitatzerat gomendatzen dautzuet.
Bidai huntan ere lagun berriak egin ditut eta xantza handia izan dut eguraldiarekin (euria egun batez bakarrik izan bait dut). Gainera euroan sartu aintzin joan naiz, beraz beste Europako herri ugari baino prezio apalagoak aurkitu ditut.