Bisitatu
  • Euskera
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Erdera
Suitzan bidaia 2010 Info Galeria



Munduko itzulia egin nuelarik, Viki, Vishenka Alisova, ezagutu nuen Baikal aintziran eta geroztik erregularki harremanetan segitu dugu helbide elektronikoz. 2010 urtean Suitzar batekin eskontzen baitzein Neuchatel aintziraren ondoan, harat joateko gomita gusto haundiz onartu nuen.

Nire iloba Jokinekin egin nuen hamar egineko bidaitxo hau (bere lehen bidaia motoz) eta Suitzarat joan ainzin Lyon hiritik pasa ginen lagun batzuen agurtzerat.



Lyon hiria asko gustatu zitzaigun eta eskertzekoa izan da gure lagunak, Jean Daniel eta Corinne, gida lana egina izana.

Suitzan Viki eta Noe ezkonberriekin topatu ginen eta mendian antolatu zuten bestan asko gozatu genuen. Errusiatik Alexei eta Daria bikotea etorri ziren motoz ere. Eiekin Suitzatik itzulitxo bat egin genuen egun pare batez. Bereziki gozatu genuen Gruyere herrian bai eta Neuchatel aintzira inguratzerakoan. Geneve hirian agurtu ginen ta bi egunetan Euskal Herrian ginen bueltan.