- Euskera
- Ingelesa
- Frantsesa
- Erdera
GIDARIA :
Gidaria : Mikel Etxebarria, Luhuson bizi, Baionan sortua 1967an, irratilaria.
Hizkuntza ezagutuak : Euskera, Frantsesa, Gaztelera, Ingelesa, Alemandarra (pixkat), Errusiarra (pixkat)
Orain arteko bidaiak : Europako herri gehienak, India, Korea, Mongolia, Errusia, EEUU, Kanada, Kebek, Marroko, Sahara, Mauritania, Senegal, ...
MOTOA :
Abenturaren tresna garrantsitzuena da. Etapa bakoitzaren luzetasuna eta errepideen egoera aldakorra ikusiz, moto egokia hautatzea inportanta da.
Bidai luzeentzat ibilgailu mota hautazeko izan diren kriterio nagusiak :
- Zilindrada haundiko motoa 30 000 kilometroko bidaia egiteko gisan.
- Erosoa, autopistako etapa luzeak izaiten bait dira egun berean (700 eta 1200 kilometro artean).
- Lurrorotako motoa (errepide gabeko pistetan ibiltzeko).
- Autonomia haundikoa, Asian edota Afrikan esantza gune eskasak bait dira.
- Fidagarritasuna eta mantenimendu guttikoa (ez dira motoendako tailer egokituak toki denetan)
- Erosotasuna (gidatzeko baldintzak, segurtasuna, maletak,...)
Azterketa egin ondoren hautua argia zen : motoa Trail azkar bat izan behar zen.
Gaur egungo merkatuan, moto guttik dira BMW GS bezain egokiak horrelako bidai batendako. Moto hunek, errepide mota desberdinetan kilometroak metatzeko gaitasuna erakusten du egunero.
Fidagarritasuna da bere abantail haundinetariko bat da. Datu hau garrantzitsua da horrelako bidai luze bat estresarik gabe egiteko. Ez da plazerrik senditzen ahal ez bada konfiantzarekin gidatzen.
Mantenimendu erosoa izan da ere, moto hau hautatzeko beste pundu nagusi bat. Abenturarendako pentsatuak diren zonbait teknika moto hunek baizik ez ditu :
- Kate arrunt baten ordez, Kardan sistema ibilgailuetan bezala (hausteko irriskurik gabe, lokatza, elurran edo arean erabil daiteke eta mantenimendurik kasik ez du).
- Mekanika parte haundiena begi bistan da, mantenimendua errestuz.
- Kontsumoa nahiko neurtua da (5 litro 100 kilometroko). Gainera, esantza deposito haundia du, beraz 450 kilometro egiten ahal ditu arazorik gabe.
- ...
Motoa, BMW GS 1100 zentimetro kubikokoa, 2005. azaroan erosia izan da (2013 bukaeran GS1200 Adventure batek ordezkatuko duena).
EKIPAMENDUA :
Moto batean ekipamendua eramateko ez da aukera handirik. 3 maleta ezartzen ahal dira gibeleko partean eta beste poltsa berezi bat depositoaren gainean. Orotarat 100 litroko kapazidadea izanen da.
Horra zer eramanen den :
Motoa konpontzeko piezak :
Basamortu erdian konponketa xinpleak egiteko zonbait gauza : azeleradore eta embragearen kableak, elektrika kable eta fusibleak, ziloak tapatzeko partxeak, abisak eta beste.
Gauza haundiak eta pisuzkoak ez dira eramaten.
Motoarendako arropa berezia :
- Udako arropa : jakea, galtzak, bota luzeak, eskularrak .
- Euriarendako : eskular bereziak, gaineko galtzak sintetikoak, gaineko jake sintetikoa.
- Hotzarendako : pieza bateko gainetik ezartzen den termikoa (euriarendako babesle), eskular termikoak.
- Segurtasunarendako : Bizkarra, besoak eta hankendako babesle bereziak, kasko homologatua.
Beste arropa :
- Barnekoa : 2 mangamotzeko elastikoa, 2 mangaluzezko elastikoa, 4 galtzerdi motz, ...
- Egunerokoa : 2 galtzaluze, bestitzeko alkandora, trikota, ...
- Hotzarendako : barne jantzi termikoa, 2 neguko galtzerdi termikoak, lepoko termikoa.
- Zapatila arinak.
Akampatzeko :
- Mendiko oihal denda arina eta sendoa (aluminiozko hagaxkarekin).
- Lozaku arina.
- Lastaira arina.
- Erregailu konpaktoa sukaldaritzako tresna desberdinekin.
- Eskuoihal konpaktoa.
- Garbiketarendako gehigarriak.
Argazki eta soinu :
- Telefono mugikorra.
- Argazki tresna numeriko konpaktoa, bi bateria, bi memoria kartarekin.
- Grabagailu numerikoa, mikrofono konpaktoarekin.
- Disko gogor portatila (argazkiak eta soinuak bertan grabatzeko).
- Tresnak kargatzeko transformagailua (bateriaren loturan konektatzeko).
Beste :
- Herialde desberdinen mapak.
- Notak hartzeko liburuxka.
- Motoaren liburu teknikoa.
- Dirua eta dokumentuak ezkutatzeko diru-zorroa.
- Eguzkitakoak.
- Dokumentoen fotokopiak.
- Sendatzeko gehigarri minimoa
Mikel Etxebarria da web Orrialde honen jabea
Nirekin kontaktatuan sartu nahi baduzu hau da nire helbide elektronikoa : motoglobo@yahoo.fr