- Euskera
- Ingelesa
- Frantsesa
- Erdera
Euskal Herritik europa iparreko puntararte motoz:
Hori da hain zuzen ere 2004ko uztailan egin duguna. Ideia aspalditik dator. Motozaleen munduan, ametsezko bidai gisa ezagutua da Norbegiako puntarat abiatzea. Orain arte ez dut sekulan ez denborarik ez dirurik ukan amets hunen burutzeko. Bainan 2003ko udan, nire motoak 90 mila kilometro zituela eta, hasi nintzen pentsatzen zerbait berezi egin behar nuela 100 mila kilometro egin aintzin.
Baionatik Nordkapperat : 10 mila kilometro! Distantzia hau ikusi nuelarik, beste bidai laburrago bat eginen nuela pentsatu nuen. Bainan lehen beldur hunen ondotik, beste motozale batzuen esperientziak biltzen hasi nintzen. Eta hor idei bat bururatu zitzaidan: Komunikabide batzuetan kronikak egiten baditut, agian esponsor batzuk aurkitzen ahal ditut. Eta pentsatu baino erresago izan da guztia : Gure Irratia eta Euskal Herriko Kazetarekin adostu ondoren, entrepres batzuen sustengua lortu dut.
Nortzuk gira? : Bidai hau Elke Roloff deitutako Alemandar lagun batekin egin nuen. Nire izena Mikel Etxebarria da eta irratilaria naiz.
Orotarat 9500 km 22 egunez
Etapa 1 (04/07/2004) : Baiona - Lille 990 km
Etapa 2 (05/07/2004) : Lille - Schönwalde (D) 770 km
Etapa 3 (06/07/2004) : Schönwalde - Kopenhavn (DK) 220 km
Etapa 4 (07/07/2004) : Kopenhavn - Stockholm (S) 667 km
Etapa 5 (09/07/2004) : Stockholm - Umea 632 km
Etapa 6 (10/07/2004) : Umea - Jockmokk 434 km
Etapa 7 (11/07/2004) : Jockmokk - Karesuando (FIN) 294 km
Etapa 8 (12/07/2004) : Karesuando - Nordkapp (N) 505 km
Etapa 9 (13/07/2004) : Nordkapp - Langfjord 323 km
Etapa 10 (14/07/2004) : Langfjord - Tromso 310 km
Etapa 11 (15/07/2004) : Tromso - Svolvaer 344 km
Etapa 12 (17/07/2004) : Svolvaer - Mo i Rana 349 km
Etapa 13 (18/07/2004) : Mo i Rana - Trondheim 473 kmv
Etapa 14 (19/07/2004) : Trondheim - Oslo 501 km
Etapa 15 (21/07/2004) : Oslo - Frederikshavn (DK) 304 km
Etapa 16 (22/07/2004) : Frederikshavn - Hamburg (D) 518 km
Etapa 17 (23/07/2004) : Hamburg - Lille 685 km
Etapa 18 (24/07/2004) : Lille - Baiona 990 km