- Euskera
- Ingelesa
- Frantsesa
- Erdera
Aspaldian buruan nuen bidaia da hau. Munduko itzulia egin aintzin, Indiarat joateko asmoa banuen jadanik. Azkenean, 2009. urte amaieran gauzatu dut eta aldi hontan beste motozale batek lagundurik (Afrikako azken bidaian ezagututako katalandar bidaiari ero bat, Llorenç izenekoa).
Bidai hunen beste ezaugarri bat : aldi huntan ez naiz Euskal Herritik motoz abiatu baizik eta hegazkinez. Bartzelonatik hegalaldia egin ondoren, Delhin moto pare bat alokatu (Royal Enfield 350 eta 500 zentimetro kubikokoak) eta, biharamunean, ipar ekialde partean diren bailarak ezagutu (Himalaia mendikate famatuaren magaletan). Azken egunetan Taj Mahal eraikin liluragarria aurkitzen den Agra hirian iragan ditugu. Orotarat 17 egun Indiako ipar ekialdea bisitatzen, 2100 kilometro motoz zeharkatuz.
Hastapenean Spiti deitutako bailararen itzulia gauzatu nahi ginuen bainan Nako herrirat ailegatzerakoan errepidea moztua zen (beno, hobekio erraiteko, errepidea guztiz desagertuta zegoen, hango mendietan maiz gertatzen den bezala).
Nako herri ederretik berriz beherantza jo dugu eta Vikasnagar herritik pasatu ondoren, Gangotri herri mitikorat joan gira (han da Gange ibai famatua sortzen).
Delhirat bueltatu eta motoak itzuli ondoren, azken egunak Agra hirian pasatu ditugu Taj Mahal eraikina bisitatzen besteak beste. Bueltan, Turkian hegazkin aldaketa bait ginuen, Istambul hirian oren batzuk igaroteko aukera izan dugu.
Indiako ipar partean motoz igarotako egun horien ondotik, ondoko sentzazioekin bueltatu gira :
- Argazkietan ikusten ahal duzuen bezala, paisai zoragarriak zeharkatu ditugu (mendialdean gehienik).
- Jendeakin harremana oso ona izan da (kontaktu errexa eta denbora pasatzeko gomita ainitz). Hiri haundietan eta trein geltokietan "lagun" ainitz (gidak, taxistak edota edozein serbitzu eskaintzen dautzun jende kakingarria).
Toki zehatz horietarik kanpo, jendea urbildu delarik, beti esperientzia interesgarria izan da.
- Janaria oso ona baitaere (hori bai, oso azkarra, piper ainitzekin),
- Eguraldi ona mendialdean (hotz gauetan) eta bero hirietan (30° tik goiti), euria egun pare batez bainan oren batzuz bakarrik.
- Errepideak : erokeria, suizidioa, munduko herrialde kaotikoena (nik dakidanez), ... Indiarrek duten konportamendu lasaia arrunt desagertzen da bolante baten gibelean direlarik (Dr Jeckil eta Mr Hide bezala). Gainera Indian, Ingalaterran bezala, ezkerretik gidatzen da.
- Royal Enfield motoak : oso politak, gidatzeko oso arinak, bainan fidagarritasun eskasekoak (egunero arazo mekaniko bat, bi edo gehiago bizi izan dugu). Bestalde, indar gutxi dute, arrastak oso txarrak dira eta hanketako mandoak alderantziz kokatuak dira (atzeko arrasta ezkerrean eta kanbioak eskuinean). Hori bai, mekanika xinple xinplea bait da, konpontzeko arazorik ez dugu izan eta gainera, mekanikoak nunahi aurkitzen dira (oso oso prezio apalean gainera).
- Biziaren balioa : oso oso merkea (guretzat behintzat ...). Mendialdean bazkari normal bat euro bat baino gutxiago pagatu dugu. Lo egiteko 3 eta 8 euro artean (hirietan 12 eta 25 artean). Ileapaindegian euro bat baino gutxiago pagatu dugu "look" berri baten ukaiteko eta mekaniko baten serbitzuak oren batez 2 eurotan ordaindu dugu.
- Azkenik, erran hinduismo erlijioaren (eta neurri apalago batean, Budismoarena) garrantzia oso nabarmena dutela ohartu gira. Hirietan, herri txikietan edota errepide galdu baten ertzean aurkitzen ahal dira neurri desberdinetako temploak edota miresten dituzten figura koloretsuak (Shiva, Geshna, Krichna, Vishnu, Brahma, ...). Gainera, Indian izan giren bi aste horietan, 3 festa egun izan dira, denak erlijioarekin lotuak.
Horra beraz herri zoragarri eta desberdin hunen bidaiaren aipamen laburra.