Bisitatu
  • Euskera
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Erdera
EEUU 2010 Info Galeria



Egia esan, ez nuen buruan Estatu Batuetatik bidaiaren bat egitea. Bainan Llorençek gonbidatu nindularik berarekin 3 astez hortik ibiltzea, ez nuen bi aldiz pentsatu (berarekin hain gustorat bidaiatzen dut nun kasik berdin zait norat abiatzen garen).



Urriaren erdian abiatu nintzen hegazkinez Kaliforniako hiribibururat, Los Angeleserat. Han, Llorençekin elkartu ta, "Van" delako bat erosi ondoren, parke nazionalak eta hiri famatuen arteko ibilbide bat egin dugu.



Bidaia, parte batzuez, beste lagun batzuekin partekatu dugu : Los Angelesetik San Franziskorat Belgikar anaiarrebak diren Julie eta Ulrichekin eta San Franziskotik Los Angeleserat Ibizatik heldu den Carmenekin.



Horra 3 astez (4200 Km) ikusi ditugunen aipamen laburra :



- Los Angeles eta Holywood : Ikusgarria bainan guri ez zaigu sobera gustatu ...



- Sequoia Park eta Yosemite NP : Oso ederrak, zuhaitz ikusgarriekin eta ibiltzeko toki ainitzekin (adibidez Hetch Hetchick).



- San Franzisko : Los Angeles baino gustorago ibili gara hor. Kale lasaietan, parkeetan eta nola ez, Golden Gate zubian dugu gehien gozatu.



- Death Valley : Sortez, ez ditugu ukan hain famatuak diren tenperatura altuak ! Maite izan dugu : Darwin Falls, Mesquite Flat Sand dunes, Badwatter, Artist Palette, Golden Canyon eta Zabriskie point.



- Las Vegas : Bizitzan behin ikustekoa ! Hain ... hain ... hain ... (beno, hobe zuek joatea ta ikustea). Hori bai, ez dugu dollar bat ere jokoetan despendiatu.



- Rt 66, Williamsarte : Bide mitikoa ta Williamsen 2 euskaldun aurkitu ditugu : Andoni eta Juan Mitxelena. Heiekin "Halloween" bezperako giroan sartu gara ...



- Gran Cayon : Bisita sobera azkarra ! Hor meresiko luke gutxienez 3 egun pasatzea eta ibilaldi on baten egitea.



- Sedona Red Rock parkea : egun erdiko ibilaldi ederra gustorat egin duguna.