- Euskera
- Ingelesa
- Frantsesa
- Erdera
Bi lagunen arteko solasa (Llorenç eta Mikel) :
- Beste bidai bat egin behar dugu !
- Ados bainan ez dut hegazkinik hartzeko gogorik.
- Beraz Europatik eta motoz (nola ez !).
- Ados, bainan Europako herrialde garatuetan ez baitut hainbeste gozatzen, ekialdeko herrialdeetarat joatea proposatzen dut.
Hara nola aukeratu genuen Errumania eta Moldabiatik itzuli baten egitea (egia esan hasieran Ukrainia eta Albania arteko zeharkaldia egitea pentsatu genuen bainan kontua bidaiatzea de ez?).
Llorençek beti esaten zuen Errumaniak "Eurovision" emankizunari oroitarazten ziola ... Errumania : 2 points !!!
Bidai hau egin ondoren, zera esaten dugu : Errumania 10 points !!
22 egun, 9640 Km motoz, 4 ordu euri eta bisitatu ditugunen bilduma :
- Lehen astean lagunen bisitatzen : Cogolin (St Tropez ondoan, Charlotte, Gloria eta Guillaumeen etxean), ondotik Loreon (Simone italiar motozaleak errezibiturik) ta bukatzeko Vienan (Burgi neska xarmantaren etxean). Milesker deneri !
- Apuseni parke nazionala : Errumanian Oradeatik sartu ondoren lehenik gozatu dugun tokia. 2 egun pasatu ditugu han bainan denbora gehiago pasatzea meresi luke hain da ederra eta lasaia naturgune hau.
- Maramures eskualdea : Sapantan hilerri berezia bai eta egurrez teknika bitxi batekin eraikia den monastegi erraldoiak markatu digute. Viseu de Sus herrian ere oso egonaldi polita egin dugu (Trein ibiladi bat barne).
- Bocovina eskualdea : Mendikate eder bat zeharkatu ondoren beste irudi batekin egiten dugu topo. Suceavita monastegia (bere kanpoko margoekin) aipamen berezi bat meresi dute.
- Moldabia : Ezetz jakin nola deitzen den hiriburua ? Egia esan Chisinau hiriak ez du aparteko xarma berezirik bainan Stepan kalean eta bereziki antzerki areto nazionalean ikusi dugun obrarekin, ongi pasatu dugu. Moldabiako hegoaldea zeharkatu dugularik ere asko maitatu dugu.
- Danubioko delta eta itsas beltza : Murighioletik abiatuz Danubioko Deltan egin dugun txalupa ibilaldia (hegazti migratzaile parrasta bat ikusiz) ahanztezina izan da. Constanzak ez gaitu hainbeste erakarri ...
- Transilbania : Curtea de Argesen oso ongi errezibituak izan gara eta hortik ibiladi bikaina egin genuen Brasov eta Transfagarasanetik (Errumaniako mendiko errepide mitikoa!). Bigarren egunean gonbidapen berezi bat ukan dugu : pentsioaren familiakoekin zezen hiltzea ikustea (hemen txarriboda egiten den bezala !).
- Venezia : liluragarria ! Bisita ederra bidaia primmeran bururatzeko.